Memoria mapa, informatikaren zientzian, datu egitura bat da. Normalean memorian kokatuta dago eta memoriaren kokapena adierazten du. "Memoria mapa" kontzeptuak esanahi desberdinak izan ditzake testuinguruaren arabera.
- Memoria asoziatiboa erabiltzen duen cache antolaketa azkarra eta malgua. Memoria asoziatiboak, memoria hitzaren helbidea eta edukia gordetzen ditu.[azalpen gehiago behar dira]
- Abiarazte-prozesuan, firmwaretik memoria mapa bat bidaltzen da sistema eragilearen nukleoak memoriaren diseinuaren berri izateko. Memoria osoaren tamainari buruzko informazioa, erreserbatutako eskualdeen informazioa eta arkitekturari buruzko beste xehetasun batzuen informazioa ditu.
- Memoria birtualeko ezarpenetan eta memoria kudeatzeko unitateetan, memoria mapa bat, orri-taula edo hardware erregistroei dagokie. Prozesu jakin baten biltegiratzen dute, memoriaren diseinu birtualaren eta espazio hori memoria fisikoaren helbideekin erlazionatzeko moduaren arteko mapatzea.
- Era natiboko "debugger" programetan, memoria mapa bat, kargatutako artxibo exekutagarri edo/eta liburutegikoen eta memoria eskualdeen arteko mapatzeari dagokio. Memoria mapa hauek, memoria-helbideak ebazteko ( "pointer" funtzioa esaterako) sinbolo errealetara.